1.- Beroa eta tenperatura kontzeptuak

1.1- Zer da BEROA?:

Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzen dutenean batetik bestera transferitzen den energia da.
Beroa energia mota bat denez, joule (J) edo kaloriatan (cal) neurtzen da.

1 J = 0,24 cal
1cal=4,18jul

1.2.- Tenperatura eta barne energia:
Gorputz baten tenperatura, gorputz horrek zenbateko barne-energia duen adierazten du; substantzia guztiak partikulaz osaturik daude: atomoz eta molekulaz.

Partikula hauek etengabe higitzen ari dira, ordenarik gabe, batzu oso azkar eta beste batzu motelago ..... Mugimendu horri agitazio termikoa deitzen zaio.

Partikula horiek mugitzen ari direnez, energia zinetikoa daukate; barne-energia partikula hori guztien energia zinetikoarekin erlazionatuta dago.
Beroa eta tenperatura
Beroa eta tenperatura- hiru
Beroa eta tenperatura

Ariketak

Ulermena lantzeko ariketak
Adierazpena lantzeko ariketak
Ikerketa lantzeko jarduerak
Jarrerak lantzeko ariketak
Oinarrizko konpetentziak lantzeko jarduerak

2.- Beroaren eraginak gorputzetan

Gorputzeen bolumena handitzen da tenperatura areagotzen denean: hau da dilatazioaedo hedapena. Alderantzizko prozesuari (bolumen murrizketari) uzkurdura deitzen diogu.
Beroaren zenbait efekturekiko esperientziak

Materiaren egoerak eta barne-energia:
Substantzia baten partikuleen antolaketa-modua (partikuleen arteko distantziak eta mugikortasuna) aldatzeariegoera-aldaketa esaten zaio.
Materia egoeraz aldatzen denean, bere barne-energia ere aldatzen da.

Osatu ondoko taula hau

Partikulen arteko distantzia: Oso txikia, txikia, handia, oso handia
Dardarak?: Bai, Ez
Desplazamendurik, irristatzerik?: Bai, Ez
Mugikortasuna: ez dago, txikia, handia.
Materiaren egoera
Partikulen arteko
distantzia:
Dardarak?
Desplazamendurik?
Mugikortasuna
Solidoa




Likidoa




Gasa





3.- Tenperatura neurtzea

Hiru eskala termometriko daude, Celsius, Fahrenheit eta Kelvin.

Celsius eskala: Celsius gradutan (ºC) neurtzen da tenperatura. Uraren urtze tenperaturari 0ºC-ko balioa ematen zaio eta irakite-tenperaturari 100ºC-koa. Uraren solidotze puntutik irakite-puntura 100 tarte daude eskala honetan.

Fahrenheit eskala: Fahrenheit gradutan (ºF) neurtzen da tenperatura. Uraren urtze-tenperaturari 32ºF-eko tenperatura dagokio eta irakite-tenperaturari 212ºF-ekoa. Bi tenperatura hauen artean, 180 tarte daude.

Kelvin eskala edo eskala absolutua: Eskala honetan, 273K-eko tenperatura ematen zaio uraren urtze-puntuari eta 373K-ekoa irakite-puntuari. Bi balio horien artean 100 tarte daude.

Eskala
Mota
Uraren urtze tenp.
Uraren irakite tenp.
Celsius eskala
E. zentigradua
0ºC
100ºC
Fahrenheit eskala
Ez da zentigradua
32ºF
212ºF
Kelvin eskala edo eskala absolutua
E. zentigradua
273K
373K
Eskala batetik beste batera pasatu ahal izateko, ondoko adierazpen matematikoak erabiltzen dira:

T(K) = T (C ) + 273,15
T(F) = T (C ). 1,8 + 32



4.- Termometroa

Eskala termometrikoak

Ariketak

Zertan oinarritzen da termometroaren funtzionamendua
Termometroak irakurtzen 1
Termometroak irakurtzen 2
Eskala termometrikoak 1

5.- Beroaren hedapena

Egoera aldaketak

Beroak hiru modu ditu zabaltzeko(hedatzeko):
Beroa transferitzeko moduak

Konbekzioa: beroa likido eta gassetan hedatzeko modua.

Eroapena: beroa solidoetan hedatzeko modua.
Erradiazioa
Beroa ingurune materialik gabe hedatzeko modua. Hutsean ere heda daiteke. Honela iristen da Lurrera Eguzkiaren beroa.

Beroaren hedapena

Eroapena, erradiazioa eta konbekzioa

6.- Eroale eta isolatzaile termikoak

Material isolatzaileek ez dute beroa ongi garraiatzen; material hauetan, partikuleen artean airea egoten da (material porotsuak izaten dira, edo partikula askeak izaten ditzute ..) eta arrazoi honengatik, beroa ez da garraiatzen. Adibidez: zura, beira, plastikoak ......
Material eroalerik onenakmetalakizaten dira; gela beran, zurezko objetu bat eta objetu metaliko bat ipintzen ditugenean, aldi berean biak ikutu eta metalikoa beti "hotzagoa" dela iruditzen zaigu, gure eskuaren beroa beste puntu batera garraiatzen(eramaten) duelako.

Zergaitik erortzen dira txintxetak?

7.- Larruazala, beroa hautemateko organoa

Ruffini-ren korpuskuleei esker, "beroa" hatematen dugu;
Krausse-ren korpuskuleei esker, "hotza" hautematen dugu.

5.jpg

Eguzkia eta larruazala



Ariketak
Larruazaleko erredura motak

8.- Jakingarriak

ES-ko lekurik hotzena
Berokiek beroa emate al dute?
Beroa eta bitxikeriak
Ariketak

Beroa eta tenperatura- ariketak
Bukaerako lana
Aldaketa termikoak eta beren ondorioak