1.- Eguzki energiaren jatorria
Eguzkia. Madrilgo planetarioa (gazt)
Eguzkia ezagutu
Eguzkia izar bat da eta, izar guztiak bezala, hidrogenoz eta heliozosatuta dago, batez ere.
Eguzkiak igorritako energiari esker dago bizia Lurrean, eta energia horifusio nuklear izeneko erreakzio kimiko batean sortzen da: bi hidrogeno atomoren nukleoak elkartu eta helio nukleo handiagoak sortzen dituzte, eta prozesu horretan energia kantitate handia aska- tzen da.
Erreakzio hori honela adieraz daiteke: hidrogeno nukleoak -» helioa + energía
Eguzkitik datorren energia erradiazio elektromagnetiko gisa heltzen da Lurrera, hau da, hutsean hedatzen diren uhin gisa.
  • Eguzki erradiazioaren konposizioa ez da berdina gure planetako toki guztietan, urtaroaren eta orduaren arabera aldatu egitenbaita.
  • Bestetik, Eguzki erradiazio guztiak ez dira lurrazalera heltzen. Gizakiontzat kaltegarrienak direnak ez dira Lurrera heltzen eta, hain zuzen, horregatik dago bizia Lurrean.
  • !Jakin beharrekoa !
Lurretik 149 miiioi kilometrora egon arren, Lurreko energiaren zatirik handiena Eguzkitik dator
- Kliman eta uraren zikloan eragiten duten transformazio atmosferikoak sortzen ditu. Uraren zikloa ezinbestekoa dabizia izan dadin.
- Lurrazala berotzen du.
- Horri esker hazten eta garatzen dira bizidunak.

Eguzkia



Hegaldia Eguzkiaren inguruan











Eguzkia ikusgarri

Sahara Wonderland from zoomion on Vimeo.



2.- Beroketa maila desberdinak.
Nahiz eta berotegi efektuari esker Lurreko batez besteko tenperatura 15 °C ingurukoa izan, lurrazalaren beroketa ez da berdina toki guztietan:
lurra.jpg
Latitudearen araberakoa da. Ekuatorean, beroketa handiagoa da, Eguzki izpiak perpendikularki hel­tzen baitira bertara; poloetarantz urrundu ahala, Eguzkiaren izpiak gero eta inklinatuago heltzen dira lurrazalera eta, horregatik, toki horietako beroketa ez da hain handia.
Urtaroetako tenperatura aldaketak ere gertatzen dira (LurrakEguzkia­ren inguruan biratzen duelako), bai eta egunaren eta gauaren arteko aldaketak ere, Lurraren errotazio higiduraren ondorioz
2.jpg3.png
Bestetik, airearen eta uraren ekintza geologikoak beroketa maila desberdin horretan du jatorria:
  • Troposferan altuerarekin tenperatura jaitsi egiten denez, gainazaletik hurbil dagoen aire beroak gora egiteko joera du eta, hala, haren presioa murriztu egiten da eta, horrenbestez, goiko geruze-tako aire hotzak behera egiteko joera du eta haren presioa handitzen da. Presioak berdintzeko joerak aire korronte horizontalak sortzen ditu, eta goi presioko eremuetatik behe presiokoetara mugitzen dira; horren ondorioz, haizeak sortzen dira. Horrela, atmosferak beroa transmititzen du ekuatoretik hurbil dauden ere­muetatik latitude handiagoko eremuetara.
4.jpg
  • Aire beroak gora egiten duenean, hoztu eta euria dakarten hodeiak sortzen ditu. Euri hori, urak kontinenteetan eragiten duen ekintza geologikoaren erantzule da. Ura ozeanoetara iristen da; han, haizeak sakabanatzen du sortzen diren korronteen bidez; gero, lurrunketari esker, atmosferara heltzen da berriro eta, horre­la, uraren zikloa ixten da.
3.- Dinamika atmosferikoa tokiko eskalan

Nola sortzen dira haizeak? (gazt)



Golkoko lasterra
Haize motak
Hodeiak
Hodeien sorrera
Aire kirolak

Koriolis efektua


Goranzko haize-laster termikoak

Ekaitzak

Itsas haize kirria Itsasoko eta lehorreko brisak
5.jpg
Haraneko haize kirria

Inbertsio termikoak
6.jpg
4.- Dinamika atmosferikoa eskala handian
7.jpg
8.jpg
Tanta hotza
Antizikloien eta borrasken animazioa
Zirkulazio atmosferiko orokorra
5.- Agente geologikoen eragilea


6.- Hidrosferaren erregulazio-efektua
Dakizunez, troposferan sortzen dira fenomeno meteorologikoak, eta atmosferako geruza horrek horregatik du horren eragin garrantzitsua kli-man. Ozeanoek ere, hain ezaguna izan ez arren, eragin handia dute kliman, besteak beste, arrazoi hauengatik:
- Beroa metatzen dute, eguzki erradiazioaren %70 arte eta bero atmosferikoaren zati handia xurgatzen dituztelako.
- Berotegi efektua egonkorra izaten laguntzen dute: batetik, area- gotu egiten dute, lurrunketa prozesuan sortzen den ur lurrunaren ondorioz, eta, bestetik, murriztu egiten dute, atmosferako karbono dioxidoa murriztu egiten delako, fitoplanktonak kontsumituta.
- Lurreko beroa banatzen dute eta aldaketa klimatikoak murrizten dituzte. Ozeanoetako korronteek poloen eta ekuatorearen arteko bero trukean parte hartzen dute: beroek poloetako kostaldeetako muturreko baldintzak arintzen dituzte, eta hotzek, bestetik, tropi- koetako basamortuetako beroa leuntzen dute.Adibidez, Ipar Atlantikoko urak hondoratu egiten dira, ozeano osoa zeharkatzen duten korrontea osatzen dute, Ozeano Antarti- kora heltzen dira eta han gora egiten dute; Antartikoko urak hondoratu egiten dira berriro, eta iparraldera abiatzen dira, Ozeano Atlantikoa, Barea eta Indiakoa zeharkatuz.


9.jpg
Ozeanoetako korronteak
Esan dugun bezala, ozeanoetako urak bi zatitan bereizita daude: azalekoak (termoklinaren gainekoak) eta sakonekoak. Arrazoi desberdinengatik bada ere, bi horiek eterngabe ari dira higitzen, ozeanoetako korronte gisa.
Azaleko korronteak
Ozeanoetako gainazalean jotzen duten haizeek energia kantitate handia transmititzen diote urari, eta azaleko korronteak eragiten dituz­te. Horiek behe latitudeetatik goi latitudeetara beroa garraiatzen dute eta, beraz, eragin handia dute kliman. Aire kontinentalaren masek korronteen ibilbidea aldatzen dute eta, horren ondorioz, eremu pola- rretarako bero transferentziak aldatzen dituzte, eta goi latitudeetan izotz kaskoak sortzea errazten.
Sakoneko korronteak
Urak dentsitate desberdina du tenperaturaren edo gazitasunaren arabera, eta desberdintasun horien ondorioz gertatzen dira sakoneko korronteak; horregatik, korronte termohalino ere esaten zaie. Goi latitudeetako ur masa gaziak eta hotzak (poloetakoak, esaterako) dentsoagoak direnez, hondora jaitsi, eta ozeano guztietara hedatzen dira; aldiz, beroago dagoen urak eta hain gazia ez denak gora egiten du.

Itsaslasterrak

conv_ann.gif

Gulf Stream


corriente_golf.jpg

Ozeanoetako korronteak (ingelesez)



Itsas korronte berria bat

7.- Eguzki- energiaren erabilera
Eguzki erradiazioa zenbakitan

Eguzki panelak errepidean

23-panel-solar-de-carrete13630197_3367_1.jpg
8.- Eguzki-energiaren arriskuak
Berotegi efektua eta klima aldaketa
The ozono hole tour
Atmosferaren kutsadura (bideoa)
Ozonosferaren narriadura
10.jpg

Beroketa eta berotegi efektua
11.png
Dakizun bezala, berotegi efekturik ez balego, gure planeta izoztu egingo litzateke, eta lurrazaleko batez besteko tenperatura — 18°C ingurukoa izango litzateke. Efektu horri esker, Lurraren batez bes­teko tenperatura 15 °C ingurukoa da.
Eragindako berotegi efektua
Azken 150 urteotan, giza jardueraren ondorioz (batez ere, industria eta nekazaritza) asko handitu da atmosferako karbono dioxidoaren kontzentrazioa, eta azken mendean %30 igo da. Horrek berotegi efek- eragin du eta, horrekin batera, Lurreko batez besteko tenperatura igotzea.
Metanoak eta nitrogeno oxidoek ere areagotzen dute fenomeno hori.
Berotegi efektua eragiten duten gasak sortzen dituzten jarduerak
- Erregai fosilak erretzea (petrolioa, ikatza eta gas naturala), batez ere zentral termikoetan, atmosferara karbono dioxido kantitate handiak askatzen dituen jarduera da, bai eta basoetako suteak, errausketa instalazioak, eztanda motorren errekuntza eta abar ere. Baso sail handiak suntsitu direnez, ezin da fotosintesiaren bidez gas hori gutxitu.
- Abereen hesteetako hartzidura eta biomasaren, ikatzen eta gas naturalaren errekuntza jardueren ondorioz, metano isurpenak asko areagotu dira.
- Nitrogeno oxidoen igorle nagusien artean, garraiorako ibilgailuen ihes hodiak daude, bai eta nekazaritzan erabiltzen diren ongarri nitrogenodunak ere, deskonposatzean gas hori sortzen baitute.
12.jpg
Berotegi efektuaren gorakadaren ondorioak
Adituen arabera, efektu horren areagotzearen ondorio zuzena Lurre­ko batez besteko tenperatura igotzea izango da (2100 urtearen amaiera- rako 3 eta 4 °C inguru igoko da); horrek aldaketa klimatikoa eragingo du, eta hauek izango dira ondorio nagusiak:
- Kasko polarretako izotzaren hedadura murriztu egingo da, eta horrek itsasoaren maila igotzea eragingo du; beraz, kostaldeko eremu ugari ur azpian geldituko dira.
- Muturreko fenomeno meteorologikoen maiztasuna areagotu egingo da (lehorteak, uholdeak...), beroak lurrunketa maila areagotu egingo baitu, eta horrek, euri eta haize erregimena aldatzea eragingo baitu.
- Ur faltak 3.000 milioi lagunengan izango du eragina Indian, Afrika hegoaldean, Hego Amerikako zati handienean, Europako erdialdean eta hegoaldean, Ekialde Ertainean eta Australian.
- Baso tropikal gehienak desagertuko dira, eta haiekin espezie asko eta asko.

Klima aldaketa, berotegi efektua


9.- Ariketak

Energiaren balantzea

Atmosferako geruzak
Atmosferaren ezaugarriak
Eguzkiaren energia Lurrean
Eguzki- erradiazioa zenbakietan
Presio atmosferikoa
Nola osatzen diren hodeiak
Fenomeno metereologikoa
Depresioak eta antizikloiak
Mapa metereologikoa
Prezipitazioak